euskara | castellano

Zer da urrutiko batxilergoa?

Irakaskuntza sistema ofizial eta doakoa. Tutoretza sisteman oinarrituta dago eta eskoletara etortzea ez da beharrezkoa. Bertan lortzen den Batxilergo Tituluak unibertsitaterako eta Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloetarako sarbidea ahalbidetzen du.

Zertan datza Urrutiko Batxilergoa?

Taldeko eta bakarkako tutoretzen bidez irakasten da.

Talde tutoretzak:

Astero, irakasgaiko ordubete txanda bakoitzean, hau da, goizez edo arratsaldez, aukeran. Bertan, irakasleak gai bakoitzari dagozkion azalpenak eman eta ariketak burutzen ditu.

Bakarkako tutoretza:

Oso ordutegi zabalean, astelehenetik ostiralera. Irakasleak ikasle bakoitzari planteatutako zalantzak argitzen dizkio, bai Departamentuan bertan, bai posta elektronikoz.

Liburutegi-mediateka eta tailerrak ere badaude ikasleek erabil ditzaten.

Copyright 2008 IBD Álava www.ibdalava.com